andoni egana
HITZ ETZANAK

Galdezka

2022ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Umorea sortzeko aski da fosilari begiak marraztea. Egoera fosilduetan ezustekoren bat sartzen badugu, beti lortuko dugu eraginkortasuna. Esaterako: badoa pertsona bat kalean eta beste bat gerarazten du. «Aizu, barkatu. Badakizu non dagoen azoka?». Demagun ezezkoa erantzuten diola. «Ez. Ez naiz hemengoa. Sentitzen dut». Galdegilearen erantzun arrunta litzateke «lasai, mila esker, besteren bati galdetuko diot». Baina horren ordez galdegilea erantzuna dakienaren paperean jartzen badugu, marraztu dizkiogu begiak fosilari. «Ez dakizu? Nik esango dizut. Dago, lorategi hau zeharkatu, bi kale behera jo, eta ezkerretara».

Gasteizko Administrazio Auzitegiko epaile batek ebatzi du udaltzainen lan poltsan ez dela beharrezko euskarazko B2a. Eusko Jaurlaritzak, epaia aztertu ondoren, helegitea jar omen dezake...

Paperen artekoak gehienetan luze jotzen du, eta bitartean, umorez ere har daiteke kontua. Esaterako, nire burua ikusten dut erkidegoko hiri batean udaltzainari galdezka: «Aizu, esango mesedez ibaiaren alde honetan ala bestean dagoen kultur etxea?». «En castellano, por favor. No sé euskara». «Tira... Ez da hain zaila: ibai da rio; alde da lado; hau da este eta bestea da el otro...». Hitzordura berandu iristen banaiz badakizue zergatik den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.