andoni egana
HITZ ETZANAK

Saria

2022ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Zendu berri den Txomin Garmendia etorri zait gogora. Besterik ez. Akaso memoria dut kamutsa eta gehiago ere badira. Alkate izan eta fikziozko eleberri bat idatzi izan dutenez ari naiz...

Horrexek eman baitit atentzioa. Aurtengo Planeta literatur saria Luz Gabásek irabazi du. Emakume hau alkate izan zen Benasquen (Huesca) 2011tik 2015era. PPkoa gainera. Eta, Vargas Llosak Vargas Llosa, sormena, literatura, artea eta horrelakoak errazago atxikitzen dizkiegu ezkerreko pertsonei eskuinekoei baino, alkate-ohi hau ia salbuespentzat hartzeraino.

Aitortu behar dut morbo pittinen bat eragin didala datuak.PPtik alkate izandako batek nola txertatzen ote du bere mundu ikuskera literaturan? Sentitu orduko itsustu diot neure buruari morborako joera. «Zergatik nahi duk irakurri, PPkoa zelako? Emakumea izateagatik?». Ez dakit irakurriko dudan. Baina irakurriko banu, eta berriketaldiren batean gaia irten, «Planeta saria irakurri al duk?» norbaitek harriturik galdetuko balit, prest daukat erantzuna: «Bai. Patueseraren arrastorik sumatzen den jakin nahi nuen. Badakizu: patuesera da katalana, aragoiera eta bearneraren arteko nahasketa bat, Benasque inguruan baino mintzatzen ez dena». Hartara, morboso traza intelektual itxuraz mozorrotuko nuke...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.