Albistea entzun

BIRA

Santa Ageda

Onintza Enbeita -

2023ko otsailak 4

Agedak ez zuen ezkondu nahi izan berarekin ezkontzeko eskatu zion gizonarekin. Bere arrazoiak izango zituen. Ez dira garrantzitsuak, edo ez lukete izan behar. Berdin du Jainkoarekin ezkondu nahi izan bazuen, beste norbaitekin maiteminduta bazegoen, emakumeak gustatzen bazitzaizkion, egun horretan hilekoarekin bazegoen, bere lagunekin egoteko gogoa bazuen edo bere gurasoak zaintzea garrantzitsuagoa iruditzen bazitzaion ezkontzea baino. Ez zuen ezkondu nahi izan, eta ez nahi izateko eskubide guztia zeukan. Torturatu eta hil egin zuten, ordea. Mende batzuk joan dira harrezkero, baina gaur ere nahi baino gehiagotan esaten dugu ezetz aho txikiarekin emakumeok. Esplikatu egin behar izaten dugu zergatik ez daukagun gogorik, garagardo gehiago edan nahi dugula, ez zaigula gustatzen horrela, asko maite dugula norbait, emakumeak maite ditugula, libre sentitzeak ez duela esan nahi orain eta zurekin ohera joatea, geure buruari egiten diogula dantzan, gauaren ilunean etxeko atea bakarrik gurutzatzeak ez gaituela derrigor frustraziora eramaten, sarketa ez diren sexu jolasak ere sexua direla, ez haraino heltzeko bide bat... Askotan azaldu behar izaten ditugu gure ezetzak, edo derrigortuta sentitzen gara geure zalantzak aitortzera. Errazagoa izan behar luke ezetz esateak eta onartzeak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...