Onintza Enbeita.
BIRA

Batua

2018ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Jakin nahi nuke euskara batuan hain antinatural sentitzen den jende hori nola sentitzen den erdaraz ari denean. Ez dakit zergatik pentsatzen dugun gauza bera gure euskalkian esateak batuan esateak baino grazia gehiago duela: txistea esaten dugun horretan badago, moduak ez luke hainbeste eragin behar. Haserretu egiten naiz kartelak hitz egiten dugun moduan idatzita ikusten ditudanean. Eta haserretu egiten naiz badakidalako ingelesez, gaztelaniaz edo frantsesez ez genukeela horrela idatziko. Beste hizkuntzetan arauen arabera idazten badugu, geurean zergatik ez?

Gustatzen zaizkit bizkaieraz entzuten ditudan kantuak. Gustatzen zait komunikabideetan neure euskalkia entzutea, eta, lekuaren arabera, neuk ere horrela egiten dut. Baina ez, batua ez zait hain arrotza egiten. Batua eta euskalkiaren arteko eztabaidak sare sozialak hartzen dituen aldiro, logura jartzen zait. Elkarren osagarri dira biak.

Sorreran bertan egongo da akatsa agian: Euskal Herrian ezin du batua izena daraman ezerk funtzionatu. Batzuk alde daudenaren kontra gaude besteak, hau ez da herri batua. Alda diezaiogun izena: euskara arautua, idazteko euskara... eta agian horrela guztiok sentituko gara ondo aditz berdinak idaztean, nahiz eta gero egunerokoan desberdin esango ditugun ia gauza guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.