Onintza Enbeita.
BIRA

Diru laguntzak

2019ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Errumaniarrei bi mila euro ematen dizkiete hilero. Zuri ere bai, horretarako ezartzen dizkieten baldintzak beteko bazenitu. Ez, ez, ez: nire iloba bat joan zen laguntza eskatzera eta ez zioten eman, eta bere ostean arabiar bat sartu zen, eta hari eman egin zioten. Bai, baina agian, arabiar hark ez zuen inolako diru sarrerarik izango eta zure ilobak bai. Beraz, diru sarrerak bermatzeko laguntza eskatu bazuen, bada ez zioten emango. Ez pentsa, koinatu batek esan zidan bere lehengusuaren alboan bizi diren kolonbiarrek ume bakoitzeko mila euro kobratzen dituztela. Nola emango dizkie ume bakoitzeko mila euro kolonbiarrei eta beste guztioi ez? Diru laguntzak emateko egoera sozial konkretu bat izan behar duzu, eta uste dut zu eta ni beste liga batean gaudela. Nahi duzuna, baina telebistan ere esan dute arratsaldetako programan: terrorismoagatik atxilotu zuten marokoarrak hainbat mila euro kobratzen zituela gure instituzioek emanda. Eta zer egingo dute administrariek: diru laguntzak eskatzeko orrian laukitxoa jarri jihadista bazara x bat egiteko? Baina hara zer dioen Bizkaian gehien irakurtzen den egunkariak: bortxaketen ehuneko handi bat kanpotarrek egiten dutela. Eta horrek zer zerikusi dauka diru laguntzekin? Izango ez du bada!

Eta horrela doa guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.