Onintza Enbeita.
BIRA

Fitxaketak

2019ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Gaur, gutxitan bezala, kirol albisteak entzuten geratu naiz. Gizonezkoen lehen mailako futbolari buruz ibili dira luzaro. Fitxaketen garaia izaki, euroak, klausulak eta klubak izan dira albiste printzipalak. Ez dakit nor fitxatu omen duen euskal talde batek, eta, egundo entzun ez dudan izena izan arren, ibilbide luzeko kirolaria dela erakutsi digute gaur. Kazetariak zehatz esan du zenbat klubetan ibili den orain arte, zer lorpen izan dituen, zenbat urterekin hasi zen futbolean, orain zenbat urte dituen, zenbat diru irabaziko duen eta zenbat diruren truke erosi duten. Hori esan eta gero, pilota-albisteekin hasi dira. Tartean, baina, gizonezkoen futbolaren eta pilotaren artean, beste zerbait esan du kazetariak. Edonork pentsatuko zukeen futbolarekin eta pilotarekin zerikusirik ez duen komentarioa egin duela, baina ez, futbolaz ari zen: emakumezkoen futbolaz, jakina. Fitxaketa baten berri eman dute, baina ibilbiderik, eurorik, klausularik eta ezer gabe. Halakotan jokatu izan du, eta orain bestelakotan jokatuko du. Kito. Eta pentsatu dut nik, fitxatu omen duten gizon horren ibilbidea ikasi dudan egun berean, ikasi nezakeela beste emakume horrena ere. Baina ez digute interesa pizteko ere aukerarik uzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.