Onintza Enbeita.
BIRA

Pegatu

2019ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Bi horiek elkarrekin dabiltzala? Ez dute pegatzen. Bai ba, maitemintzea kamiseta bat eta koloretako prakak konbinatzea bezain erreza iruditzen zaie batzuei. Dirudienez, Madrileko, Parisko edo New Yorkeko moda astean erabaki dituzten kolore batuketak bezain hutsala da batzuen bikotetasuna. Ze inporta ote du pertsona biren azaleko konbinazioak ohean ondo konpontzen badira?

Pegatzen dizu ilea horrela eramateak. Niri pegatzen dit, beraz zuri ez zaizu gustatzen. Esan gabe esaten ari zara zuk ez zenukeela egundo halako ilerik eramango. Bestela, ez zenidake azpimarratuko pegatu egiten didala: ilea ondo daramadala edo dotore nagoela esango zenidake. Baina nola ni normaltasunari ihes egindako kasua naizen, nirelakoei balio digu «horrela» orrazteak.

Ez dio pegatzen musika mota horrek. Eta gu hiri-tribuak hemendik urrun bakarrik daudelakoan. Eta gu kasten kontua oso indiarra delakoan. Ez, ez, hemen ere hala da: ze lagun dituzun, ze alderdiri botoa ematen diozun, ze tabernatara joaten zaren, musika bat edo beste gustatu behar zaizu. Derrigor. Bestela, hil arte akribillatuko zaituzte beti galdera berdinarekin: egia al da, halakoren musika gustatzen zaizula?

Pegatu. Hori izango da gaztelaniari kopiatu diogun aditzik itsusiena (itsasteaz, zentzurik itxienean, ari ez denean behintzat).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.