Onintza Enbeita.
BIRA

Hauteskundeak

2019ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Azaroaren 10ean berriz ere hauteskundeak izango dira Espainiar Estatuan. 2015eko abendutik hona, laugarren aldiz zabalduko dituzte hautetsontziak. Badakit hau Euskal Herria dela, eta berez, bost piper ardura beharko ligukeela auzo herrian zer gertatzen den. Kontua da auzoan gertatzen denak eragin zuzena duela guregan. Frantziar zein espainiar gobernua hautatu behar denero, alderdi abertzale guztiak abstenituko balira ere, hauteskunde giroa izango genuke gurean.

Ehun eta ez dakit zenbat milioi euro gastatuko ditu Espainiako Gobernuak datozen hauteskundeetan. Bitartean, PSOE gobernura heltzen zenean egin behar zituen gauzek egin gabe jarraitzen dute: LOMCE legeak bere horretan jarraitzen du, pentsiodunek kalean jarraitzen dute... Beren burua ezkertiartzat daukaten alderdiek ez dute elkartzerik lortu (oraingoan ere). Eskuina, bere buruari zentroa deitzen diona, barreka egongo da. Imajina nitzake Galiziako zokoren batean ostrak platerean eta xanpain kopa eskuan. Aukera paregabea daukate erremontatzeko, Harriketarrek elkarri harrika jarraitzen duten bitartean.

Espainiako ustezko ezkerrari gauza txikiak iruditzen zaizkio independentzia eta halakoak: txokokeriak. Bada, gauza handiak aldatzeko aukeraren aurrean, ez dirudi euren burua irensteko gai direnik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.