Onintza Enbeita.
BIRA

Bitartean

2019ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Gu Donostian egon gara. Batzuetan lana luxua da, eta hau horietako kasu bat izan da. Elkarrizketak moriartitarrekin, kafea Harkaitz Canorekin, Ramon Agirrerekin solastatu, Maria Cristina ikusi... takoien nekearen gainetik, poza gailendu zitzaigun igande gauean. Astelehena zen bukatu genuenerako, baina psikologikoki balio izan zigun oraindik domeka zela pentsatzeak. Aspaldi ez nuen hainbeste gozatu lanean; munduko talderik onenaren parte sentitzen nintzen.

Eta lagunak ikusi nituen Donostian. Gernika ingurukoak. Kafea jokatu genuen La Trinchera Infinita-k Urrezko Maskorra lortu edo ez. Nik baiezkoan jarraitzen dut, baina zineaz zenbat dakidan ikusita, ez nau ia inork serio hartuko. Zorte handia neukala esaten zidan jendeak: Zinemaldian lan egitea zortea delako. Eta bai, zorteko sentitu naiz asteburuan: pribilegiatu. Baita Javiekin selfieak egin eta lantalde osoa barreka ibili zaidanean ere.

Bitartean Bilbon, Donostiatik ordubete eskasera, emakume bat egon da pisu batean bahituta. Hiru egunez eduki dute han. Eta bortxatu egin dute. Eta horrela dago pantailarik gabeko mundua, batzuetan hain zortekoak ez garela gogorarazten diguna. Pribilegioak nork eta zertarako erabiltzen dituen gordin erakusten diguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.