Onintza Enbeita.
BIRA

Aldatu gabeak

2019ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Gauzak aldatu egiten direla erakusten duten pistak badira: klima aldatzen ari da, Franco ez dago betiko lekuan, Ander aita izan da, futbol liga ez du beti talde berak irabazten. Kontua da gehiago direla aldatzen ez diren gauzak, eta gaurko egunak halako nostalgia, amorru, kontsolatu ezin edo ez dakit zer bat sortzen dit.

Atzo milaka lagun elkartu ziren Gernikan. Egunkarietako azaletan salmenta postu apainak ageri dira eta asko ordaindu duten gazta erdi bat ere bai tartean. Bertako gauza gutxi agertzen dira, ordea. Bertakoak, betikoak, betiko lekuan egon ziren atzo ere. Astelehenero egoten diren bazter berean. Hantxe jartzen ditu udalak baserritarrak, eta ez da gaztelaniazko esamoldea euskaratzearren: udalak jartzen ditu postuak, baita atzoko egunez ere, baina gero, ez dio inori asko ardura nor eta zelan dagoen asteleheneroko plazan. Inertziaz funtzionatzen duen enkontru soziala da urte guztikoa, baina atzokoa, urtean behinekoa, antolatu egiten da. Badakigulako, badakitelako, jakina delako, inertziaz funtzionatzen duten gauzak inertziak berak hiltzen dituela.

Badira aldatzen ez diren gauzak, eta hauxe bat: gure administrazioak, politikariek eta alderdi politikoek lehenengo sektorearekiko duen errekonozimendu falta, folklorismoa eta alternatibarik eza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.