Onintza Enbeita.
BIRA

Onarpena

2020ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Zer egin dut nik gaizki, hau merezi izateko? Zenbat aldiz egin ote diogu galdera hori geure buruari. Hezi ere, horrelaxe hezi gintuzten. Txintxoen bandoan egoteko, guretzat erreferenteak ziren helduentzat onak ziren gauzak egin behar izan genituen. Bestela, gaiztoen bandoan kokatuko gintuzten betirako, eta umetan ez genuen hori nahi. Gauzek funtzionatzen ez dutenean, zerbait gaizki egin dugulako izango zela erakutsi ziguten umetan, eta horrela luzitu ditugu bitxiak bizitza guztian. Beti geure buruarekin haserre, beti geure burua zalantzan jarriz: utzi banau zerbaitengatik izango da, lanetik bota banaute zerbait gaizki egingo nuen, ez badu nirekin atera nahi izango du arrazoiren bat... Eta horrela, orbainak ez eze, geure buruari pitzadurak sortzeraino. Hezi ere, horrelaxe hezi baikintuzten: besteen onarpenaren bila, besteen onarpenaren zain, geure burua dagokion lekuan kokatu gabe.

Eta hezi gintuztenak ez dira bakarrik izan ama, aita eta andereƱo edo maisu bat zein beste. Inguru batean hezi gintuzten. Horrela funtzionatzen zuen inguru batean hezi gintuzten, eta arduraren eta erruaren arra barruko zuloaren zuloraino sartu zizkiguten. Orain, arnasa hartzea tokatzen zaigu, eta umerik ez dugunok ere beste era batera parte hartu beharko dugu belaunaldi berrien heziketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.