Onintza Enbeita.
BIRA

Azkarrak

2020ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Emakume azkarrek eta zaldi mantsoek bizitza izorratuko dizute. Telesail batean entzun berri dut. Gizon batek esana da, jakina. Zaldi lasterketen harira eraikita zeukan mafiak funtziona zezan, zaldi azkarrak behar zituen. Egiten ari zenari buruzko galderarik egingo ez zion emaztea nahi zuen, ordea. Mantsoa: sexua bitxi garestien truke emango ziona, fidela zen edo ez nabarituko ez zuena. Ekuazioa irauliz gero, egoeraren kontrola galduko zukeen.

Eta pentsatu nuen garaiotan azkartasuna ez dagoela modan. Gizonengan ez da asko baloratzen, eta emakumeengan nahiago dute ez badago. Eta horrela bizi gara mundu mediokre batean. Emakume azkarrak erre egiten ditu politikak: ustez haienak diren gaiei buruz bakarrik hitz egiten dute. Aurrekontuak eta horrelako gauza garrantzitsuak eztabaidatzeko badaude gizonak. Eta haiek ere ez dira beti azkarrak. Mundua nork manejatzen duen ikustea baino ez dago. Eta pentsatzen dut hortxe sartu digutela gola. Guk ikusten ditugun agintarien atzean, beste batzuk daude, eta haiek mugitzen dituzte hariak, haiek daukate urrutiko agintea. Eta kentzen badiogu zaldiak eta jartzen badiogu armada, gaur egungo munduaren ordena daramatenentzat balio duen esaldia da: armada mantsoek eta agintari azkarrek bizitza izorratuko dizute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.