Onintza Enbeita.
BIRA

Apirila

2020ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Arbia loratzen denean osatuko dela esaten zion sendagileak gure amamari. Aurten ordea, elurra iritsi da arbia loratzeko garaian. Historiari begira ez da hain arraroa izango martxoan elurra egitea, baina bizimodu modernoan berokia kentzen hasteko garaia da apirila. Gu ohituta gaude dena kapsula txikietan gorde eta zenbatzera: baita urtaroak ere. Eskolan irakasten digute eskolan urtaro bakoitzak hiru hilabete dituela, nahiz eta guztiok jakin ez dela hain gauza matematikoa. Naturak bere denborak izan ditu beti. Elurra egin du martxoaren azkenean, baina apirila ohi bezala iritsi zaigu: euri eta guzti.

Gu geldi gauden bitartean, belardiak bitxilorez bete dira, San Jose loreak ugaritu dira, eta Kuku-prakak ikusi genituen lehengo batean. Apirilak bidea egin behar dio maiatzari, eta honezkero loratzen ari ez diren zuhaitzak zahartu ote diren kezkatuta dago gure aita. Naturak bere denborak ditu, eta ez dauka gurekin batera gelditzeko inolako esperantzarik. Aitzitik, gu gelditu garenean, askoz errazago ari da bere bidea egiten. Eta ni, Sabinaren kantu hartan bezala sentitzen naiz: zerbait ari zaigu apirila osten. Aurten ez dugu odola aztoratzeaz hitz egingo. Izan ere, zertarako balio du aztoramenduak norekin konpartitu ez dugunean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.