Onintza Enbeita
BIRA

Distopia

2020ko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zatika aterako gara konfinamendutik. Lehenengo batzuk, eta gero beste batzuk; lehenengo, hainbat lekutaraino iritsi ahal izango gara, eta, gero, urrunago; lehenengo, komertzio batzuk zabalik utzi zituzten, eta, orain, beste batzuk irekiko dituzte. Guregan eraginik ez balu, txiste txar bat dela pentsatuko genuke. Negar egiteko gogoa ematen du: Bilbon bizi den pertsona bat ezingo da Donostiara joan sendia bisitatzera, baina, motiboa lana bada, Gasteizera joateko baimena izango du. Hendaiara joateko eguna urrun daukagu oraindik, baina litekeena da Castrora, Logroñora edo Burgosera iristeko ez zaigula hainbeste falta. Elkarrekin bizi diren bikoteek zortea izango dute: batera paseatzeko aukera bertan dago. Herri berean bizi ez diren maitaleek, ordea, larri behar dute: zer esanik ez lurralde desberdinetan bizi badira. Umeak eta etxeko animaliak antzera mailakatuta daude pandemia egoeran: baldintza jakin batzuk daude batzuk eta besteak pasieran ateratzeko. Tabernak irekiko dituzte, baina inork ez du ganoraz ulertu zer den egin beharko dutena: barruan ez, terrazan bai, bueno barruan segurtasun neurria gordeta agian bai, baina terrazan adin handiko pertsonarik ez... etorkizun beltzak irudikatu genituen gure buruan, baina honek ez dauka zentzurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.