Onintza Enbeita.
BIRA

Aholkuak

2020ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Futbol zelaietan arbitroak adina ugaldu dira medikuak pandemian. Mundu guztiak irakurri du artikuluren bat edo entzun du epidemiologoren bat, edo jakin du konspirazio baten berri edo, besterik gabe, badaki. Mundu guztiak dauka esateko zerbait. Eta ez diot nik irakurri duela edo entzun duela esaten duenak gezurra dioenik, baina nekagarria da. Gogaikarria da gaur ematen diguten informazioa gezurtatzeko bihar zer esango duten pentsatzea eta etzi berriz herenegunekora bueltatzea eta datorren astean orain arte bistan zegoena berrikuntzatzat azaltzea.

Esate baterako, komertzio txiki pilo batek ozono makinak erosi dituzte. Eta lehengoan esan zidan dirutza bat gastatu duen batek, orain ez omen da ona ozono makina hori. Nork itzuliko die dirua? Eta benetan hain txarrak badira makinok, zergatik gomendatu? Zergatik itxaron dute komertzioa ireki eta gastua egin arte, gero ez duela balio esateko? Eta berdin beste guztiarekin: maskarek ez zuten balio eta orain beharrezkoak dira, eskularruek ez dute ezertarako balio eta jendeak zientoka erosi ditu.

Aholkuak eman behar badizkiguzue, eman. Entzuteko prest gaude, gure osasuna ondo mantendu nahi dugu. Baina gure ustezko ongizatearen kontura negozioa egin nahi baduzue, disimulatu. Inuzenteenak ere nazkatu gaituzue honezkero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.