Onintza Enbeita.
BIRA

Azala

2020ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Bideo deiak ugaldu egin dira. Teknologia berriak derrigorrean behar ditugu: Whatsappez eskatzen dugu haragia eta Bizum bidez ordaindu. Telefonoz topa egiteari gustua hartu diogu. Instagramen kontatzen dugu geure bizimodu ederra, eta urte bian ikusi ez dugun jendea ere gurekin bizi dela iruditzen zaigu. Twitterren gauza okurrenteak idazte hutsak dozena bat liburu idatzi dituen idazlea baino ezagunago egin dezake bat. Facebookeko lagun kopuruak mugatzen du gure inguru naturala, uki dezakegun edozein munduk baino hobeto. Larrua jo nahi dugunerako Tinder edo Grinder dauzkagu, eta, tabernetara joateko astirik gelditzen bazaigu, han izango da kuadrilla selfie-ak egiteko prest. Behar dugun guztia dago pantailaren beste aldean. Baita telesail eta filmik onenak ere. Zinemara joatea baino merkeago ateratzen da ordaindutako telebista kate batera harpidetzea. Telefonoan ez daukaguna ordenagailuak emango digu, eta, bestela, telebista piztearekin nahikoa da. Jarri nahi adina pantaila zure bizitzan.

Ez dakit. Agian izango da baserrira zuntz optikorik ez delako iritsi, baina azalak azala behar du. Besterik ez bada besarkatzeko eta muxu emateko; baina, larruak larrua behar du. Baita kajoi guztiak Satisfyer-ez beteta daudenean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.