Onintza Enbeita.
BIRA

Perspektiba

2020ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Askotan nahi gabe hasten gara gauzetan. Bertsolaria zergatik naizen galdetzen didatenean, kasualitate saldo batez gogoratzen naiz: familiaz, bertso eskolako lagunez, Kanpantxuko egonaldiez... eta ispiluaren aurrean neure buruari bertsolaria nintzela aitortu nion egunaz. Orduan ulertzen dut ez nintzela kontzienteki egin bertsolari, baina izaten jarraitzea eta neure buruari hala aitortzea bai izan dira ariketa kontzienteak. Antzera gertatu zait beste gauza askorekin ere. Lan askorik ez neukan sasoi batean deitu zidaten Gure Kasa-tik. Perspektibak aitortu dit inertziaz esan nuela baietz: lana da, beraz banoa. Orain esan dezaket hirugarren egunerako abiadura izugarria hartu zuela guztiak, eta gauza ederrak egitera iritsi naiz edo iritsarazi naute. Ez, ez dut eskatutako guztia egin, eta hala ere txoroarena egin dut (bide batez esanda, ondo pasatu dut horretan ere). Ez, bizitzaren aurrean daukadan ikuspegiari ez dio seriotasunik kentzen tarteka azaleko gauzez hitz egiteak. Hori ere egin behar da. Ez, ez dakit bihar zer egingo dudan edo zer egin nahiko dudan edo zer egoeratan egongo naizen, edo inertziak gainditu ote ditudan, baina bai, bizitzari eskertu egiten diot behinola Maria izeneko emakume batek nire izenari baiezkoa eman ziolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.