Albistea entzun

BIRA

Betikoak

Onintza Enbeita -

2021eko urtarrilak 19

Nekatuta gaude, elkarrekin egon nahi dugu, maskararik gabe arnastu, kalean egon, tabernetara sartu… baina gero eta beltzago daude gauzak. Eta gauzak ez dira bakarrik COVID-19aren datuak: gure osasun mentalak ere gero eta beltzago dauka kontua. Gure herria gorri dago mapan: datuek diotenez, 12 positiborekin. Hala ere, itxi egingo omen gaituzte. Alboko herri handiagoetara joateko kontrolak izan ditugu asteburuan; haiek joan den astetik daude gorri. Harrigarria izan da zenbait herritarrek bizi izandakoa. Betiko dendetara joateko asmoz Gernikara sartzen ahalegindu direnean, bertako udaltzaingoak ezetz esan die: badituela Gernikak supermerkatuak inguruan. Horixe baino ez genuen behar: jan behar duguna non erosi ere haiek esatea.

Gure inguruko herri txikietatik gero eta jende gutxiago joaten da Gernika barruko merkatari txikiengana, betikoengana. Eta pandemia garaia garai aberatsa izaten ari da supermerkatu handi guztientzat. Baina ea nork argitzen didan hau: Gernikako denda txiki batera banoa, arriskuan nago, ze Gernikako 20.000 biztanletik, gutxi gorabehera, 200ek COVID-19a dute. Baina periferiako supermerkatu batera banoa, jende horrekin berarekin gehi alboko herrietatik doazenekin, inolako proportzio eta intzidentzia metatu neurturik gabe, ez nago arriskuan?

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.