Albistea entzun

BIRA

Taldea

Onintza Enbeita -

2021eko irailak 2

Zenbat gauza egiten ditugun dorpe inori arrazoirik ez emateagatik. Egiten ari garen moduak bizitza erdi kenduko badigu ere, hortxe tematzen gara. Askotan gauzak egiteko modu bakarra ikasi dugulako, eta beste askotan beste modu batera egin genezan aholku eman digunari kasurik ez egitearren. Gauza arraroa bezain kuriosoa da gizakia. Emozio batzuei garrantzi izugarria ematen die, eta beste batzuk besterik gabe pasatzen ditu. Harrotasuna irensteak urdaila nahasten digu, baina maitatuak izan gabe irauteko gai gara baldintzarik lorrinenetan. Gorrotoak itsututa bizitzera hel gaitezke, mendeku goseak bizi gaitzake, baina pasioari uko egiteko gai gara inori minik ez egitearren, edo eraiki dugun bizitza ez galtzearren. Zain egotera ere ohitu egiten gara. Zain dagoenaren pazientzia horrekin, eta itxaron duguna heltzen denean, antsietateak harrapatzen gaitu. Tristurak ulertu egiten dizkiogu elkarri, baina pozak iraungitze data bat baduela daukagu onartuta.

Gauza arraroa eta kuriosoa da gizakia. Komunitatean bizitzeko eraiki dituen arauek bizi dute norbanako bakoitza, eta, hala ere, une oro nahi duguna libre sentitzen dugula pentsatzen dugu; komunitatearen kargaz ohartu gabe. Elkarbizitzarako asmatu ditugun arau idatzi gabeek bizitzen gaituztela ikusi nahi izan gabe.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...