Udazkenean koloreak aldatzen dira Gernikako azokan. Ez bakarrik barazkiak aldatzen direlako; bezeroak ere aldatu egiten dira. Umeak eskolara hasten direnean, azokatik pasatzeari uzten diote. Gehiago gustatzen zaizkit azokara etortzen diren egunak: freskoagoak dira helduak baino. Jendea lanean hasita dago berriro, eta presaz egiten dituzte erosketak. Ia inork ez dauka kopletarako astirik: kafe orduan edo lanerako bidean egiten dituzte erosketak, pisu handiko erosketak utz diezazkiegun garajeko giltzak ematen dizkigute, mesedez arrautzak estankoan uzteko eskatzen digute... Turistak ere joanak dira. Gehienak bai, behintzat. Eta turistak gustatu egiten zaizkit niri. Ez dute erosi bakarrik egiten: galdetu egiten dute. Azken batean, saltzera joaten gara azokara, baina gure lanaz hitz egitea gauza ederra da. Zergatik erabili dugun botika eta zergatik ez, zergatik erabaki dugun hemengo hazien alde egitea, zergatik saiatzen garen gauza desberdinak landatzen, eta ditugun gauzen artean zein den geuri gehien gustatzen zaiguna.
Izan ere, ederra da norbere lanaz hitz egitea. Gauzak ondo doazenean ilusioa transmititzen da, eta gaizki doazenean, barruak askatzeko balio izaten du. Hori bai, pazientzia bera izan behar genuke kontatzen eta entzuten dugunean.

BIRA
Kontatzeaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu