Onintza Enbeita.
BIRA

Bertsio ofiziala

2021eko irailaren 25a
00:00
Entzun
Larunbata izan zen orduan ere irailaren 25a: «Heriotza komisarian» zioen titularrak. Perspektibaz begiratuta, «Hilketa komisarian» jarri beharko zukeen. Ostegun gauez joan zirenGurutze Iantziren bila eta hil arte txikitu zuten. Zapaturako zabala zen haren hilketaren berria, baina ez zen bakarra. Berriek ziotenez, Xabier Galparsoro Basurtuko ospitalean zegoen. Hura ere atxilotua, torturatua eta leihotik kanpora botea. Ume ginen oraindik, baina presente daukat irail hura: institutuko grebak, aitaren negarrak telebistaren aurrean, amaren haserrea, manifestazioak... Orduan ikasi genuen bertsio ofizialak ez duela ia inoiz egia esaten. Orduan ikasi genuen bihotzekoaren eta torturaren artean bereizten. Orduan usaindu genuen ez dela berdin desesperatuta leihotik ihes egiten saiatzea edo zu txikitzeaz aspertu den norbaitek leihotik behera bultza egitea. Eta ez zaigu ahaztu zer diren elektrodoak, poltsa, bainuontzia, etengabe sentadillak egitea, lorik egiten ez uztea... Oraindik ere bertsio ofizialak agintzen du: batzuk gaiztoak izan garelako euren burua babestu behar izan dute besteek modu onean, polizia gaizto batzuek salbu.

Baina badakigu tortura erabaki politiko baten ondorioa izan dela hemen; baita Ertzaintzak torturatu duenean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.