Onintza Enbeita.
BIRA

Ezer ez

2022ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Ez dago ezer. Igandean azoka daukagu herrian eta atzo elkarrekin berbetan egon ginen postua jarriko dugunetako bi. Ez dakigu zer jarrikodugun mahaian, baina garai honetan izan beharko genukeen ezer ez dago: ez dago indabarik, piper txorizeroak eskas daude, tomateak joandira... Euririk ez badu egiten, larri behar dugu hemendik Gabonetara. Kezkatzen gaituena ez da bakarrik saltzeko ezer ez izatea: martxa honetan jateko ere ez dugu izango ia ezer. Ia dena ari da usteltzen negutegietatik kanpo.

Ez dakit konturatzengaren ze egoeratan gauden, eta ez dakit ohartzen garen klima aldaketak benetan esan nahi duenaz. Badakit sistema kapitalista suntsitzailea dela, eta mundua maneiatzen dutenek ez dutela elikagaien eredu jasangarririk nahi, eta seguru nago gauzei mugak jarri dakizkiekeela, eta energia berriztagarriez hitz egiten diguten arren nuklearra ekoizten jarraitzen dutela, eta ekoizpen eredu orokorrek arrasto ekologiko handia uzten dutela, eta abar.

Hala ere, pentsatzen dut kritikatzeaz aparte ez dugula ia ezer egiten. Kaleak bete eta gure haserrea erakutsi beharrean, kontsumoaren zirkuluan erabat sartuta gaude: bidaiatu, janari merkea erosi, leku guztietara kotxean joan, gauzak gutxi erabili eta bota, botatzen duguna beti ez birziklatu, eta abar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.