Onintza Enbeita.
BIRA

Lodiak

2022ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Lodiok ez gaude ondo ikusita. Argal dagoen jendeari ere esaten ei zaio gehiago jan behar duela, baina gu gara eskaparateen paradisutik kanporatuak. Gu garraio publikoan gehiegi okupatzen dugunak. Gu munduko azukre ekoizleen begiko jendea. Gu osasun sistema publikoari lana ematen diogunak geure burua zaintzen ez dugulako. Gu gaixoak. Eta gu modaren eta kontsumoaren paradisutik baztertzeak dirutza mugitzen du. Izan ere, merkatu erraldoi bat eraiki dute lodion izenean lodioi zer nahi dugun galdetu gabe. Gorputz lodietan espezializatutako klinikak daude, elikaduraz asko jakin arren argaltzeaz bakarrik hitz egiten duten nutrizionistak, neurri handiko arropagintza, mirariak egiten dituzten pilulak, gimnasioak, entrenatzaile pertsonalak, ebakuntzak, baloi gastrikoak, koipea desegiten omen duten kremak, goizetik gauera kilo bi kentzen dizkizuten zukuak edo batidoak, lagundu ez beste guztia egiten dizuten zenbait psikologo, porno berezia emakume lodiak gustatzen zaizkien gizonentzat, lodi egonda ere zoriontsua nola izan erakusten dizuten liburuak, paxak...

Gure bizitza konpontzen ari omen dira, baina aberastu baino ez dute nahi. Ezarritako neurriek estutzen dizkiguten momentuak kenduta, gure bizitzak ederrak dira; eta ez balira, aurkituko genuke lodifoboa ez den jendea lagundiezagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.