Onintza Enbeita.
BIRA

Sareak

2022ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Ez dakit zertarako sortu zen sare sozial bakoitza hasieran, baina orain funtzioak nahastuta daude. Lehen, adinka bereizten ziren, adibidez, edo espazioaren arabera. Orain, nahi adina karaktere sar daitezke Twitterreko hari amaigabeetan. Nork behar du Facebook? Argazkiak ere edonon daude: ez Instagramen bakarrik. Bideoak ere aspaldi atera ziren Tiktoketik: sare guztietan daude. Istorioak ere ez dira Instagramen esklusiba. Dena dago denean eta ez ditugu sare bakoitzaren berezitasunak ikusten. Agian inoiz ez dute funtzio desberdinik izan, baina inoiz izan badute ere, bistan da orain ezetz. Dena dago denean, eta holakoetan ohi denez, ezer ez dago inon. Ez noa ezer esatera, ze sare sozialetatik kanpo ere dena nahasteko adinean nago, baina ondo legoke sare bakoitzaren lehentasunak definitzea: informazioa eman, gure bidaia erakutsi, txortarako norbait bilatu...

Pertsonala politikoa den heinean, bizitza batzuk aldarrikatzeko modukoak dira, baina bakoitzak zer gosaldu ohi duen edo zer gustatzen zaion orokorrean edo zerk amorratzen duen edo loak hartzeko zer egiten duen, Tinderreko xehetasunak direla iruditzen zait. Neuri. Urduri jartzen naiz Ukrainako gerrari buruzko informazioaren azpian norbaitek eguneko menua zein tabernatan jan duen irakurtzen hasten banaiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.