Onintza Enbeita.
BIRA

Garbiak

2022ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Egunero xaboi eta guzti dutxatzera ohitu gara. Goizeko dutxa esnatzeko erritualaren parte da garbiketa ariketa baino gehiago, baina horrek ez gaitu xaboitik libratzen. Garbia izatea horixe dela ikasi dugu. Norbaitek astean birritan dutxatzen dela esaten badigu, rara avis dela pentsatzea da normalena. Ez esatearren zikin samarra iruditzen zaigula. Ze jende normala, normalean, egunero edo ia egunero dutxatzen gara. Eta arropa egunero aldatzen dugu, eta etxe batzuek ia egunero jarri behar izaten dute garbigailua, eta azkenean, ez dakigu geure usaina zein den ere, baina usain txarra izan dezakegula sinetsarazten diogu geure buruari. Ez baita posible halakorik izatea hainbeste xaboi, ur eta kremarekin.

Gauza askori buruz pentsatzeko garaian gaudela iruditzen zait. Kontsumoarekin batera garbitasunaren kontzeptua ere errepasatu behar genuke. Garbi egotea edo geure burua garbitzea ez da bakarrik milaka tona xaboi, krema eta produktu kimiko itsasora botata egiten dugun hori. Gure usainek ez gaituzte ikaratu behar. Kiratsa beste gauza bat da, baina etxetik kafetegira lau kilometroko paseoa oinez egin baduzu igande goiz batean, izerdi usain pixka bat izatea da normalena. Eta ez da ezer gertatzen ingurukoak konturatu egiten badira. Logikari heldu behar diogu garbitasunaren kontuan ere.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.