Onintza Enbeita.
BIRA

Amak

2023ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Humanoen joera ulertezin horietako bat da amaren benerazioa. Agian ez da humano guztiena, baina gure gizartean badago amaren idealizazio bat. Hori baino gehiago kezkatzen nau norbere ama izateak beneratzen den ama bakarra. Ez baitugu beste inoren ama aintzat hartzen geurea baino, eta, pertsonak zenbat eta idealizazio handiagoz hitz egiten duen bere amari buruz, orduan eta jasangaitzagoak zaizkio besteen amak. Mutu gelditzen naiz maite dudan jende askoren aurrean, lagunen aurrean, lankideen aurrean eta munduaren aurrean. Izan ere, nik ez daukat gure amaren alde txarrez edo, besterik gabe, terrenalez berba egiteko arazorik. Berak ere halaxe hitz egiten baitu bere alaba txikiaz: hankak lurrean eta mingaina zorrotz. Askok esaten didate haien amek ezetz, ez dituztela niri neurearengan hain gogaikarriak zaizkidan gauzak egiten. Eta inbidia sumatzen dut besteen ama horiek ezagutzen ditudanera arte. Izan ere, ez daude ama bi berdin, baina askok dituzte antzerako mekanismoak beraien helburuetara heltzeko.

Gure ama ez da perfektua, baina asko maite dut: infinitu. Eta zenbat eta inperfektuago, gehiago, eta zenbat eta gehiago ikusi amaren gorputz berean bizi den emakumea, gehiago. Eta zenbat eta gehiago frogatu idealizatutako amak ez direla idealak, gehiago.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.