Onintza Enbeita.
BIRA

Azken ordua

2023ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Beti ez da bat-batean etortzen heriotza: sufrimendua eteten ere badaki. Zer esanik ez norberak deitua denean. Betirako bizi nahi genukeen arren, egunero jartzen dituzte eskelak okindegiko kantoian, eta egunen batean, guk kontrakorik eskatu ezean, gurea ere jarri egingo dute. Naturala behar luke heriotzak, baina gehienetan ez da. Eta hala denean ere, min egiten du. Zaharraren zaharraz hiltzen direnek ere badute negar egiten dien gazteren bat. Bizitza guztian petralduta ibili direnek ere izaten dute hain petralak ez direla izan gogoratzen duen baten bat. Asko maite dudan bidelagunak esaten dit guztiok hilko garela, eta badugula gure behin-behinekotasuna asumitzeko garaia. Heriotzaz asko hitz egin du berak familiarekin eta lagunekin eta hala nahi izan duenarekin, eta horrek lagundu egiten omen dio lasaitasuna mantentzen.

Nik ere hitz egiten dut heriotzaz, baita haren izateak bizitzari ematen dion balioaz edo hiltzeko moduez zein adinez ere. Ezin dut, hala ere, Joseba Sarrionandiaren esaldia burutik kendu: «Heriotza ez da ederra eta ez da sekula izango». Horrek ez du esan nahi haren presentzia onartu behar ez dugunik. Seguruenetik, lasaiago biziko lirateke asko, besteei kentzen ari diren guztia hemen utzita joan behar izango dutela jakingo balute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.