Onintza Enbeita.
BIRA

Hotelak

2023ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Asko dakien lagun batek esan dit martxoan eta azaroan tarifa bikoiztu egin beharko genukeela emakume sortzaileek: hotelek udaran bezala. Zer pentsatua eman dit. Izan ere, hemen ari gara gu, biharko egunaren inguruan antolatzen diren gauza guztietan gure mezua txertatzen, ezetz esateko beldurrez zenbait taldek merezi dutelako eta besteen eremuetan sartzea komeni delako, Euskal Herri guztira mezu feminista zabaltzea bakarrik gutako bakoitzaren ardura balitz bezala, aspaldian utzitako gaiak errepasatzen haiei buruz hitz egiteko... Badirudi apirilean ezin dela ahalduntzeaz hitz egin. Ezta abuztuan intersekzionalitateaz ere. Zaintza azaroan aterako da berriro mahai gainera, eta feminismoa ahots txikiarekin esango dute instituzioetan ari direnek etzitik aurrera.

Bada ez. Emakume sortzaileen lanak ez du balio behar zenbait instituzio eta erakunderen aurpegia garbitzeko. Ezta gure lagun ezkertiar guaiek agenda morez margotu dezaten ere. Gure mezua urte guztian da feminista, eta martxoa ez den beste hilabeteetan gugan interesik ez duenari esateko ez daukagu ezer orain. Bai, agian hotelek abuztuan egiten dutena egin beharko genuke. Ez, ordea, martxoan aberasteko: zerbitzu merkeagoen aitzakian, urteko beste egunetan ere feminismoaz lasai hitz egiteko baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.