Albistea entzun

BIRA

Gizon artea

Onintza Enbeita -

2023ko martxoak 28

Arrautzak baino ez ditu behar izan, baina eskatu, hartu eta ordaindu dituen bitartean sekulakoak esan ditu. Ez niri zuzenean, baina hitz bitik bat biraoa izan da. Ez dakit nire harridura igarri egin duen, edo hainbeste aldiz gauza bera entzun duelako justifikatu beharra sentitu duen, baina bere hizkeragatik barkamena eskatu dit, eta gaineratu du alabak esaten diola hizketan hasten denean enkantua galtzen duela. Ez dut jakin zer esan, eta enkantua oso erlatiboa dela esan diot. Izugarrizko barreak egin ditu: «Esango diot nire alabari!». Azkenean azalpena eman dit: kostaldekoa da emakumea eta itsasoko kontuetan lan egin du beti. Beti egon ei da gizonez inguratuta, eta askotan haiei agintzea tokatu omen zaio. Esan digu asko kosta zaiola kasu egin diezaioten eta azkenean haien moduan hitz egiten ikasi duela.

Ez dakit gizon guztiek horrela hitz egingo ote duten; ez dut uste. Ulertzen dut, hala ere, haien artean leku bat egiteko haiek gauzak egiteko duten formaz jabetu beharra dagoela kasu askotan. Agintzeko edo enpresa bat zuzentzeko ikasi ditugun moduak konkretuki gogorrak izan dira. Ez digute irakatsi goxotasunez gidatu daitekeenik. Gauza asko ditugu eraikitzeko oraindik gizon artean banatzen den mundu zatia beti ez dadin haien arrean banatu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.