Lehenengo jo eta gero erre. Urteetan zure bikotekidea izan den pertsonari sua emateko psikopatia ere ez da nahikoa. Egunen batean minutu batez bada ere maite izan duzun pertsonari azken hori eman nahi izateko, interruptore bat baino gehiago zapaldu behar dizkizu munduak. Hor dago gakoa, nire ustez: mundua, orokorrean, matxista da. Ez da bakarrik gizonek pentsatzen dutela gure gainetik daudela, edo emakumeak baino gehiago direla, edo jaiotzaz zor zaizkiela zenbait eskubide berez pribilegioak baino ez direnak. Hori baino gehiago da: patriarkatuak gizonei urteetan eman dien mezua da nahi dutena egin dezaketela. Nahi dutena nahi dutenarekin edo nahi dutena haiek hala erabakitzen dutenari. Munduak gizonei esan die ez zaiela ezer gertatuko emakume bat bortxatzen badute: emakumeak frogatu egin beharko baitu bortxatu duten edo ez. Eta ez zaiela ezer gertatuko bikotea jotzen badute: munduak onarrarazi egingo diolako emakumeari bere lekua hor dagoela. Eta ez zaiela ezer gertatuko bikotekide ohia jo eta erretzen saiatzen badira: haiena zelako, eta bera ere ez zelako behar bezain ondo portatu.
Gauzak aldatzen ari dira, bai. Astiro, dena den. Oraindik ere mezuak hor daude. Izango dira subliminalak, baina hor daude. Oraindik ere emakumeak gara geure burua zaindu behar dugunak.

BIRA
Erre
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu