Albistea entzun

BIRA

Tomateak

Onintza Enbeita -

2023ko maiatzak 23

Astelehenero esaten digu norbaitek: «Tomateak nahi ditut». Denok nahi dugu udako tomatea, baina orain ez dago. Laster hasiko dira, baina oraindik lurrekorik ez dago. Muturra okertzen didate bezeroek. Ez dakit zelan azaldu: prakak erostera joan eta haien neurrikorik ez dagoenean jartzen duten muturra jartzen dute. Ezin diet bada askorik lagundu: gurean argi daukagu ez garela hidroponiara joango. Ez dugu beti denetarik izaten, baina saiatu saiatzen gara. Orain neguko generoa joan denean, udakoa ez da iritsi eta trantsitoko hilabete hauetan gaude. Letxuga mota desberdinak jartzen ditugu azokan mahaia bete ahal izateko. Ez zaio ia inori interesatzen. «Niri betikoa», esaten digute jatorrenek; besteek «normala» eskatzen dute. Normalak denak direla esplikatu dudan bakoitzean euro bat eman izan balidate... Bide batez: normala ez dena da urteko sasoi guztietan zorioneko tomateak izatea.

Ez pentsa tomate sasoian dirutza egingo dugunik, hala ere. Nahi bai! Nahi duguna nahi dugunean izaten ohitu gara, eta orain jendeak majo ordaintzen du tomatea supermerkatuan. Guztiok daukagunean, ostera, haiek prezioa bota egingo dute eta gu tomatea saldu ezinean ibiliko gara. Geratzen zaidan poza da jende batek urte guztian ez duela ganorazko tomaterik jaten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

M-28ko hauteskundeak: pentsatu beharreko zerbait

Sabino Cuadra Lasarte - Abokatua

Bilera ofizialak, pasabideko bilerak, komunikabideetako azalaren bilatze larria, alkatetza eta presidentetza aunitzi buruzko ezbaia... zurrunbilo horretan murgildurik gara, eta, horrenbertze ahotsen artean, zenbait gai garrantzizko ari dira urtzen. Ez dut erraten bertze batzuk baino garrantzitsuagoak direnik. Bai, ordea, hausnarketarako xede izan beharko liratekeela.

Gorrotoa heriotza mota bat da
'Don't Say Period'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...