andoni egana
HITZ ETZANAK

Postari

2018ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Ohitu egin beharko dute inongoak ez izatera. Eta makurrena horixe da: ohitzea. Edozein unetan entzungo dute biharamunean ez dutela lantokira itzuli beharrik. Bukatu zaiela enpresara lotzen zituen kontratuaren epea. Eta bila hasi beharko dute berriz. Niri ez zait buruan sartzen. Enpresari banintz, onberatasunak alde batera utzita mozkin handiagoak lortze aldera bakarrik bada ere, pertenentzia sentimendu apur bat duten langileak nahi nituzke, nora doazen eta non dauden dakitenak, taldea osatzeko prest daudenak. Langile-dantza hobetsi dute, ordea...

Lau mila lagun aurkeztu berri dira erkidegoan postari aritzeko oposizioetara. Laurogeita zortzi lanpostu baino ez daude jokoan. Lanpostu iraunkor batek badu erakarmena! Baina aldi berean egungo egoeraren metafora perfektua ere bada. Krisia hasi zenetik, erkidegoan bakarrik 800 lanpostu galdu omen dira Correosen; ez dira 200era iristen azken urteotan berreskuratu direnak. Ondorioz, gazteak eta ez hain gazteak atez ate ibili beharra dauka, tinbre-joka, zabaltzeko erreguka, zerbait lortu nahi badu.

Ikusi izan dut nonbait «poztari» hitza horrelaxe idatzia. Hasieran, akatsa zela pentsatu nuen. Behingoz berri onak ekarriko dizkigun norbaiten aldarrikapena ere izan zitekeen...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.