andoni egana
HITZ ETZANAK

Izotz-argia

2019ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Astebete baino ez da falta Martxoaren 8rako eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak sistema eraldatzen hasteko 28 aldarrikapen zehatz aurkeztu ditu. Kapitalismoaren, patriarkatuaren, heteroarauaren, kolonialismoaren eta kapazitismoaren aurka egitea dute helburu.

Kapazitismoa... Batzuek geure burua arau jotzen dugu eta bestelako ezaugarri fisiko edo psikikoak dituztenak arauz kanpoko. Joko-zelaia horrela antolaturik, beste horiek beti izango dituzte galtzekoak. Eta ez da onberatasun kontua. Gizarte antolaketari dagokio zuzenean.

Elbarrituek kalean edo eraikinen eta garraiobideen sarreretan dituzten zailtasunak berdintzea urrats bat litzateke. Baina sakonagokoa da arazoa. Kapazitismoaren alderdirik makurrena, ezkutukoena, norbere begiradan datza. Halo efektua deitzen zaio eta ez du zerikusirik santu-santekin. Bai, ordea, buruaren jiran besteei eransten diegun halako izotz-argi batekin. Pertsonak ezaugarri bakarrera, bistakoena zaigunera mugatzea dakar halo efektuak: gizonezko ile-luze oro alfer zorritsutzat soilik jotzea, orrazkera jakin bat duen emakumezkoa lesbianatzat, eta lesbianatzat bakarrik hartzea; gorbatadun gaztea zapaltzailetzat... Mundua borobil ikusi nahi izaten dugu, gainerakoei ertz guztiak ukatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.