andoni egana
HITZ ETZANAK

Zehatz

2019ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Emakumezkoa zen. Mercedes Gleitze zuen izena eta 1927. urtean Mantxako kanala igerian zeharkatu zuen. Hamar ordutik gora behar izan zituen balentria osatzeko. Bazen inguruan irudiak hartuko zituen argazkilaririk... Aurpegira bezainbat enfokatzen zuten kamera emakumearen eskumuturrera. Izan ere, erloju-etxe batek modu horretan frogatu nahi izan zuen bere erloju berriek hautsari eta urari zeinen ongi egiten zioten aurre. Igerilaria uretatik irten zenean, erlojua bazebilen. Biharamuneko Daily Mail egunkariaren lehen orri osoa erosi zuen enpresak berria zabaltzeko. Rolex erlojuek ospe handia izan dute geroztik.

Umoreak ere badu lehengusu pobre bat: txistea. Eta atzoz geroztik ahoz aho dabil Rolexena eta perretxikoena. PNVko diputatu den Aitor Estebanek bota zion Pedro Sanchezi Espainiako Parlamentuan. Grazia egin dio askori. Baina ez du erloju suitzarrek adinako zehaztasunik. Edonorako eta edonorentzat balio du. Duela sei-zazpi urte PSE-EEkoek grabatu zuten txiste bera dramatizaturik —bi lagun basoan saski eta guzti— garrantzitsua zer zen zehaztu eta nazionalistei beren betiko raka-raka-n etsi zezaten eskatzeko.

Hurrengoan perretxikoez idatziko dut. Akaso, jendarte honetan, Rolexez baino gutxiago daki jendeak gibelurdinez...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.