andoni egana
HITZ ETZANAK

Despedida

2019ko irailaren 21a
00:00
Entzun
«Zirku txar bat baino gehiagotan despeditzen zara!», bota zioten behin adiskide bati. Badakizue: kuadrillarengandik agurtzen hasi eta hitz batzuk honekin, beste batzuk harekin, ohar bat honi, musu bat hari... badira joaten hasi eta handik puska batera baino alde egiten ez dutenak. Zirku txarrek ere berdintsu, nonbait. Taxuzko numero gutxi duenak behin eta berriz egindako agurrekin luzatu behar ikuskizuna.

Agurra luzatzearen hori ez da txikikeria hutsa. Esaterako, 1924tik Zarauzko Euskal Jaia, edo 1953tik Donostiako Zinemaldia, agurra luzatu nahiak sortuak omen dira. Udatiarrek, orduko «veraneante»-ek, egonaldia luza zezaten jarriak daude jarriak dauden urte sasoian. Eta egonaldia luzatzea zergatik nahi izango zuten begi bistakoa da: kanpotar haiek txanponak uzten segi zezaten. Ez zen sorreren arrazoi bakarra izango, zinemazaletasuna, euskaltzaletasuna... hor izango ziren ekimenaren sustrai, gerora, hasierako arrazoi haren gaindi bestelako zentzu bat hartu baitute ospakizunek, eta herrikoitu egin baitira.

Eta besterik gabe, jaun-andreok, hemen agurtzen da, biharko zutabea hobea egingo duen esperantzan... zuei eskerrik beroena azaltzea ahaztu gabe...eta goiz edo arratsalde eder bat pasatu duzuelakoan... eta irteeran borondatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.