andoni egana
HITZ ETZANAK

Balkoian

2020ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Balkoietakoa da bolada hau pasatzean ere arrastoa utziko duen zerbait. Elkarrengana jotzen duten balkoiek eta barne patioek hartu dute berez kalea eta plazarena zen lekua. Eta kokaleku berri horretan askotariko joerak suma daitezke.

Egunen buruan gauzak aldatuz joan dira. Iluntzeko zortzietan hasi ginen balkoira azaltzen. Txaloaldi bat zen hasieran, osasun arloan lanean ari direnen lana eskertzeko. Bi txaloaldiko egunak ere izan ditugu. Eta gero etorri dira musika saioak, ereserkiak, bingoak, urtebetetze egunean auzokidea zoriontzeko ekitaldiak... Horren aurrean ezagutuko duzu bere irtenaldiaren zentzurik eza intelektualizaturik daukan norbait, —«txaloek ez dute ezertarako balio, jar dezatela diru gehiago ikerkuntzan eta osasungintza publikoan»— berez ilupa eta hila dena, antolatzaile autohautatua, kalean ezertara ez eta orain balkoian edozertara animatzen dena...

Askotarikoak gara, eta hori ongi iruditzen zait. Askokoak izatea da hain ongi iruditzen ez zaidana. Txiki-handiak nahastea, alegia. Krisi hau heldu aurretik ere, balkoi berean Presoak Euskal Herrira, Realaren bandera eta Euskaraz bizi nahi dut ikusten banituen, kanporanzko joritasunak gabeziaren bat ezkutatzen ote zuen susmoa sortzen zitzaidan. Ni izango naiz horrelakoa...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.