andoni egana
HITZ ETZANAK

Gudua

2020ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Inoiz baino gehiagotan pentsatu izan dut. Euskal Herrian bizikidetzaren langa nekez gaindituko dugu haurren arteko kirol lehia batean jolastokiaren ertzetik entzuten diren oihu nagusiak jo ta ke, irabazi arte diren bitartean. Errazegi ahanzten dugu nondik gatozen;ezerk axolarik ez balu bezala garraiatzen dugu lelo bat arlo batetik bestera. Eta sentitzen dut. Lelo berak balio badu balizko iraultza baterako eta garrantzia handirik gabeko haurren arteko kirol partida batentzat, oso trastornaturik segitzen dugula onartu beharko dugu.

COVID-19ak sortu duen egoera larri honetan, munduko agintari asko sumatu dugu euren diskurtsoetan gudu hitzak behin eta berriz erabiltzen. Epika deritzan hori darabilte hitzetik hortzera: Gerra, etsaia, borroka, erasoa, garaipena... aipatzen dituzte behin eta berriz, nork bere hizkuntzan. Pedro Sanchez Espainiako Presidenteari norbaitek egin dio kontaduria. Bere azken diskurtsoan, 17 minututan 30 aldiz erabili zuen gudu hitzen bat...

Lidergoa erakutsi nahia izan daiteke. Izan daiteke gidaritza tinkoa azaltzeko modua. Baina ez nazala inork soldadutzat har. Ez naiz soldadua, herritarra naiz. Eta herritarrok badakigu, modu kritikoan, baina esaneko izan behar denean esaneko izaten ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.