Onintza Enbeita.
BIRA

Beldurra

2020ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Beldurra hezurretaraino sartu digute. Berdin du ez kutsatzeko egin behar dugun guztia egiten badugu ere: izan ditzakegun zirrikituek beldurtzen gaituzte. Atzo azokara joan nintzen hilabete luzez jendea supermerkatu handietako ilaretan nola egoten den ikusi eta gero. Eskularruak, gela eta katamaloa banituen, baina urduri atera nintzen etxetik. Zerbait gaizki egiten ari denaren zalantza neukan, edo legea hautsi behar duenaren adrenalina. Iritsi nintzen Gernikara, eta han geneukan bakoitzak bere mahaian Udalak prestatutako poltsa maskararekin, eskularruekin eta gelarekin. Distantziak zaintzeko mahai bina jarri zizkiguten, eta markatuta zeuden itxaroten egoteko lekuak. Erosleei eskularruak eta maskara ematen zizkioten, eta aforoa zorrotz neurtu zuten. Lasaitu egin ninduen antolakuntzaren seriotasuna ikusita. Inork marraren bat pasatzen bazuen, udaleko langileek lasai ematen zizkioten azalpenak. Ez genuen poliziarik behar izan gauzak ganoraz egiteko.

Argi dago zenbait supermerkatu handitan baino neurri zorrotzagoak hartu zirela atzo, Gernikan, azoka egiteko. Hala ere, jendea ez zen supermerkatuan baino seguruago sentitu (hasieran, batez ere). Beldurra hezurretaraino sartu digute. Jakina, behin beldurra sartzen hasita, gauza batzuei beldur handiagoa har diezaiegun tematu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.