andoni egana
HITZ ETZANAK

Nahas-mahas

2021eko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Indarka ez aritzeko aholkatzen dute itsasoaz dakitenek. Leher egingo duzula alfer-alferrik. Lasaitu eta uzteko urari berea egiten. Zurrunbiloaren indarrak berak jalgiko zaituela kanporantz. Baina bizi dugun hau ez da zurrunbilo hutsa. Nahaste-borraste izugarria da hau…

Inoiz edo behin gertatuko zitzaizuen lagunartean, ordu txikietan, irudimenak mugarik ez, eta denak grazia egiten duenean. Mingaina lodituriko batek, nahi gabe, «Kortamañu bertsolaria» esan du. Barre algaren ondotik beste batek, propio, «Landa eta Lajakanda». Hurrengoak, «Garfunkel eta Simon». Eldarnioak esaera zaharretara jo du gero. «Urrutiko intxaurrak… ipurbeltz!» bota du batek. «Dagoenean egon eta ez dagoenean bon bon», bigarrenak. Hirugarrenak jo du goia: «Elur-ezkur, urte-urte». Stremerrak aipatu ditu batek gero; besteak influencingak. Eta Historiari ere eman diote errepasotxoa: «Badakizue zein zen Calahorrako artzapezkikua? Fray Culo!». Algarak.

Ez gabiltza ordu txikietan; ez gaude lagun artean; ez dugu edan; ez dugu erre. Eta halere, azken egunetakoen berri izanda, baietz pentsa daiteke. Ostalaritza eta eskola-kirola. Jolasean hastea baino ez zaigu falta. «Ez dakit ostalaritza-eskolak zabalik dauden»,bota du batek. «Taberna-kirola baimendu dute», besteak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.