Onintza Enbeita.
BIRA

Errituak

2021eko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Nire filmik kutunenetako batean gertatzen da: aitonak, hil hurren dagoela, ilobari esaten dio bikingoenen moduko hileta nahi duela. Ilobekin arrantzan ari dela hiltzen da aitona, eta etxean denak herentziari buruz eztabaidan ari diren bitartean, baltsa bat inprobisatu eta sua ematen diote ilobek aitonari lakuko uretan. Hotzean pentsatuta izugarria da, baina filma baino ez denez, hil eta gero guk eskatutako hori bete egingo dutela pentsatzeak ematen duen lasaitasunean pentsatzen laguntzen du gertaerak. Hil denak ez du ikusiko, ez sentituko, ez entzungo, ez usainduko, baina begiak itxi aurretik badaki haren desioak bete egingo direla, lasaiago hilko da. Ni ez naiz orain artean inoiz hil, bistan denez; baina hala izan behar duela pentsatzen dut.

Gaur bezalako egun batez onartu zuenPaulo VI.a aita santuak katolikoak hil eta gero errausteko aukera. Ordura arte izandako errituak hartu eta haien sinesmenera egokitu zituzten, baina erraustutako gorputzen arimak ere zerura joango zirela onartu egin zuten. Historian eragin handirik ez duen erabakia da berez, baina errituek duten garrantziaz pentsarazten laguntzen du. Ez da fededunen kontua bakarrik: ateook ere buelta asko ematen dizkiogu bizitzaren aroak eta heriotza ospatzeko moduari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.