andoni egana
HITZ ETZANAK

Txintxetak

2021eko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Aitortzen dut nire memoriaren mapan txintxetarik ipini gabeko gertaera bat zela. Ez dakit non ibiliko nintzen duela berrogeita bi urteko ekainaren 10 hartan. Ez dakit non ibiliko nuen burua...

Segur aski handiagotzat neuzkan kontuei zuzenduko nien begirada eta arreta. Khomeinik badu txintxeta bat nire 1979ko mapan; sandinistek zer esanik ez. Anastasio Somoza diktadoreari hilabete eskas falta zitzaion Miamira hanka egiteko; Michelin enpresako zuzendari zen Luis Abaituaren bahiketak badu beste txintxeta bat; txintxeta txapel-handi mardul bat du ETA(pm)-koekMadrilgo Barajas, Chamartín eta Atochan burututako atentatuak; poliziaren gehiegikeriak ia egunerokoak ziren, eta haiei ere ez zaie txintxetarik falta nire oroimenaren mapan...

Francis-ena falta nuen, ordea. Akaso, orduan, urrunekotzat sumatuko nuen Errenteriako dantzaleku batean paisanozko polizia batek trabesti bat tiroz hil izana. Akaso, hiltzailea polizia izateak gehiago eragingo zidan hildakoaren izaerak baino. Ez dakit... Txintxeta horren falta iltze-buru zait orain erraietan. Eta miresten ditut orduan, asanbladan bildu, eta haserrea eta sumina azaltzera kalera irten zirenak. Haien lanari esker gizarteak egin du hobera. Ez behar hainbat, ordea. Argi geratu da hori Basaurin...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.