andoni egana
HITZ ETZANAK

Polifoniak

2021eko irailaren 25a
00:00
Entzun
Sardiniako inprobisatzaileei cantadori deitzen zaie. Ezagutu genituenean harrituta geratu ginen. Ez zeukaten beste inoren antzik. Bi cantadori aurrealdean. Horraino sartzen zitzaigun buruan. Musikaren laguntza, launneda izeneko instrumentu batez. Hori ere ez zitzaigun hain harrigarri, ordurako ezagutzen genituen inprobisatzaile kubatar, mexikar, portugaldarrek... ere hala egiten baitute, nork bere musika-tresna. Hortik aurrerakoak txunditu gintuen. Hiru-lau lagun—belarri ertzera eskua maiz eramanez—, hots polifonikoak sortuz, aurrean ari zirenen hitzen lagungarri.

Kultura batetik bestea neurtzea beti da arriskutsu. Ez litzateke egin behar. Baina beti izaten da besterena gurera ekartzeko tentazioa. Eta niri, cantadori haienak honako koadroa iradokitzen zidan: bi bertsolari aurrean. Demagun, Sustrai Colina eta Jone Uria. Musikari bat aldean, harizko tresna bat joz. Peio Ramírez txeloarekin, konparazio baterako. Eta hondoan, Golden Apple Quartet-ekoak bertsolarien hitzei polifoniak erantsiz.

Carles Puigdemont Sardiniako Algueren atxilotu duten honetan, independentista kataluniarren polifoniak ongi doitu beharko dira. Hiru-lau ahots desberdinek azkenaldian baino egokiago hartu beharko dute elkar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.