andoni egana
HITZ ETZANAK

Afaria

2021eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
Hogeitaka urte dira Francis Veberrek Le dîner de cons filma burutu zuela. Adiskide arteko asteroko afaritara ahalik eta lagunik memeloena eramatean zetzan apustua. Nork kokoloena aurkeztu, hura irabazle. Komedia hartan oinarriturik, behin baino gehiagotan pentsatu izan dut nik —irabazi nahi izango banu— nor gonbidatuko nukeen lagunarteko afaritara...

Memeloen afari horren ideiatik abiatuta, beste bat sor daiteke Eguberri jai hauetarako. Birusaren oldarraldia dela eta familiarik gehienek oraindik nor-norekin-non elkartuko garen ez dakigun egunotan, positiboen afaria izan daiteke irtenbide egokia. Etxe bat hautatu, eta han bildu familiako positiboak, elkar kutsatzeko beldurrik gabe, bakartu beharrak dakarren tristura gaindituz. Hartara, positibo ez direnek beste etxe batean lasaiago elkartzeko aukera izango lukete.

Bestelako aukerak zabalduko lituzke, gainera, positiboen afariak. Sekula elkartzen ez diren familiarteko urrunak biltzeko balia daiteke. Izter-lehengusu bat bakartua dagoela? Positiboen afaritara. Ilobaren bikotekide berriak positibo eman duela? Afaritara hura ere. Katuarekin buruz buru afaltzeko ohitura zuen izeba edadetuak positibo eman duela ezustean? Ez litzaioke lagunik falta beharko aurten Eguberrietan...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.