andoni egana
HITZ ETZANAK

Balizko

2022ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Jauzia duela hogeita hamar urte inguru eman zen,Alcasserko neska haiek bahitu eta erail zituzten garaian. Telebista-kate pribatuak sortu berri ziren Espainian, eta mina, samina, sumina... ikuskizun bihurtzeak audientziari zenbateko mesedea egiten zion segituan jabetu ziren kate horietako nagusiak. Pagotxa. Besteren minetik tiraka segitzeko aski arrazoi. Sokari gehiegi tira ziotenek kritikaren batzuk izan zituzten baina...

Hilketa kasuak direnetan batik bat, hedabideak tentu handiz ibiltzen dira atxilotu edo susmagarriari balizko hitza eransteari dagokionez. Baina hedabide batzuek, herritarrok zer jakinikez geneuzkakeen datuak ere eskaintzen dizkigute. Ertzaintzaren Irungo komisarian entregatu zuen bere burua; 25 urte ditu; Nelson David M.B. du grazia; kolonbiarra da; Bilboko Ibarrekolanda auzoan bizi izan zen. Eta balizko txikitzen-txikitzen joaten da gure buruetan. Emakume baten izena eta erlijio kutsuko esaldi bat daramatza soinean tatuaturik; biktima bati lapurturiko diruarekin 200 euroko lurrin-pote bat erostera iritsi zen; aurrekari penalak ditu kreditu-txartelekin buruturiko iruzurra dela eta... Hona iristerako, hasierako balizko hura ahaztu zaigu.

Datu zaparradak morboa eragiten du. Eta morboak balizkotasuna desagerrarazten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.