andoni egana
HITZ ETZANAK

Euskaldun

2022ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Euskara jakiteak ez gaitu animaliekiko txeratsuagoak bihurtzen; ez gaitu egiten ingurumenari dagokionez arretatsuagoak; ez gaitu adimentsuagoak egiten—gutxienez bi hizkuntza jakiteak onura baino ez dezakeela ekar edonork onartu beharko lukeen arren, euskaldun elebakarrik apenas den garaiotan—; ez gaitu pertsona enpatikoagoak bihurtzen euskara jakiteak; ez gaitu zaintzaile hobeak bilakatzen.Horraino ados. Ez dut erantsiko beti ertzeko ibiltzen ohitua dagoenaren begiradak sentiberagoa izateko arriskua duela, beti gunean ohitua dagoenarenak baino. Arrazistatzat joko nindukete.

Ogasunarekiko betebeharretan, zintzoagoak ala tranpatiagoak ez gaitu euskarak egiten; ez gaitu euskarak bizikide hobeak egiten; euskarak ez gaitu auto-gidari iaioagoak bihurtzen...

Baina euskaldun, bai. Euskarak egiten gaitu euskaldun. Euskaraz ez jakin arren ni bezain euskaldun dela esan izan dit batek baino gehiagok. «Yo nací aquí. Vivo aquí. Soy tan vasco como el que más». Euskaldun izateko zerbait falta zaiola ohartzen ez den hori, bizi, ilargian bizi da. Andueza eta Iturgaitz jaunekin batera. Joseba Egibarren hitzei puntta ateratzeko egin duten ahaleginak normalkuntzatik zeinen urrun gabiltzan adierazten du. Hitzok zuritzen hasi beharrak ematen du min...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.