andoni egana
HITZ ETZANAK

Bi malda

2022ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Mugitzea atsegin duen animalia da pertsona. Eta mugitzea galarazia izan dugun bolada baten ondotik, are gehiago antzematen zaigu hara eta hona ibili behar hori. Jendetza Abusun, Ibilaldian; jendetza Iruñean, buruz buruko pilota finalean; jendetza Pasaian Atlantikaldiaz gozatzera hurbilduak; jendetza Zegama-Aizkorri mendi maratoian ere.

Orain, garai batean baino errazagoa da mugitzen. Baina lehen ere ez ziren beti etxean egoten. Irtenaldiak zirela distantzia txikiagokoak, horixe aldea. Basarrik 1947an bertso-sorta bat idatzi zuen Ernioko gurutz santuaren babesean izenburukoa. Kontatzen du gurutzea ipini —seirehun bat kilo burni ditu gurutzeak saihetsetan, hamabi metro kubiko harlegar aurre ta atzetan, berrogeita sei zakutik gora porlan hutsetan...— eta jendea nola hurbildu zen inaugurazio eguneko mezetara. Kopuruaren berri ematen du: Hamar bat mila kristau otoizka, ta zerua teilatutzat.

Ernioko azken malda 1947ko abuztuaren azken egun hartan; Zegama-Aizkorri mendi maratoiko Sancti Spirituko aldapa joan zen igandean. Oso antzerako argazkiak izango dira biak. Sinesmenak, usteak, arrazoiak... aldatuz joaten dira, baina mugitzeko premia eta geure tankerako beste batzuekin topo egiteko beharra oso humanoak dira nonbait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.