Onintza Enbeita.
BIRA

Ahulagoak

2022ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Film askotan erakusten digute nola egin behar diren gauzak justiziak huts egiten duenean. Gauzak konplikatu egiten dira, baina herritarrek egiten dute poliziak egin ezin duena, eta ondo ateratzen zaie guztia. Bizitza errealean, ordea, ez da halakorik gertatzen. Justiziak askotan huts egiten du, eta poliziak gutxitan babesten ditu gehien behar dutenak. Jendeak ezin izaten ditu arazoak konpondu, hala ere. Alde batetik aukerarik ez duelako, eta bestetik, ezintasunak eraginda, errudunen kontra jo beharrean, eurak baino ahulagoak direnen kontra jotzen dutelako gehienek. Errazagoa da gu baino ahulagoei aurre egitea, behar den lekuan gerra ematea baino. Gure herrian, esate baterako, ia denaren errua botatzen zaie erabat baztertuta ditugun gazte migranteei. Izugarria irudituko zaigu Melillan gertatu dena, edo hemendik urrutira joango gara jendeari laguntzera hona datozenean jaramon handirik egin ez arren. Badirudi gure inguruko gazteek ez dutela pipa azalik lurrera botatzen, erantzun txarrik ematen edo bidegorriko babes hesirik apurtzen.

Badira gazte migranteei barkatu ezingo zaizkien gauzak, ez dira santuak, jakina. Baina gu ere ez, eta guk ere egiten ditugu gauzak gaizki, eta gaizki egiten dugun gauzetako bat gure frustrazioa gu baino ahulagoengan deskargatzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.