andoni egana
HITZ ETZANAK

Galdu

2022ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Joan zen igandean hil zen Jose Guirao, Espainiako Kultur ministro eta Reina Sofia museoko zuzendari izana. Ez dakit bere lanean ona, txarra edo erdipurdikoa izan zen. Heriotzaren ondoren argitaratu diren erreportajeetan azaldu da ordea kontu bat, nik bezala beste askok atzendua izango zuena. Reina Sofia museoak erosi zuen artelan bat, irudi bat, galdu egin zen eta hogeitaka urtean inork ez du haren berririk izan.

Irudi bat galdu egin dela jakitean, burura datorkiguna irudi txiki bat da, edozein txokotan sar daitekeena, ia-ia sakelan eramateko modukoa. Ez da honen kasua. Irudiak 38 tona ditu! Trebetasun handia behar da gero 38 tonako irudi bat galtzeko! Inaugurazio ekitaldirako, Reina Sofia museoak Richard Serra irudigile estatubatuarraren Equall-Parallel/Guernica-Bengasi altzairuzko artelana erosi zuen 1986an. Gerora, museotik kendu eta enpresa bati enkargatu zioten pieza gorde eta zaintzearen lana. Enpresak hondoa jo zuen. Almazentzat zeukaten eraikina eraitsi egin zuten… Eta halako batean, pieza koxkor hura falta zela ohartu ziren. Non galdu zen? Nork eraman zuen? Non dago? Misterioa da oraindik ere…

Gauzak galtzen ere Madril baino txikiagoak izango gara gu beti. Gure balentriarik handiena San Cristobal urtu eta joareak egitean datza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.