HITZ ETZANAK

Ur falta

andoni egana
2022ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Politikan kontu xelebreak sumatu izan ditugu. Laurogeiko hamarraldiak eta laurogeita hamarrekoak bat egin zuten garaitsu hartan Araban gertatu zena etorri zait gogora.

Alderdi Popularraren Kongresu batean sortu zen banaketa. Afiliaturen batzuk ez zuten nonbait alderdiaren joera onartzen, eta beste alderdi bat sortzea erabaki zuten. 1989a zen, eta UA (Unidad Alavesa) jarri zioten izena. Arabartasuna zuten aldarri nagusi. Ez zuten euren burua euskal herritartzat jotzen, eta herrialdearentzat bestelako estatus bat eskatzen zuten, Erkidegotik urrundua. Izango zen hala pentsatzen zuen herritarrik. Baina sortu eta urtebetera hauteskunde autonomikoetan izan zuten arrakasta inor gutxik espero zezakeen. Eta, gogoan dut, etxeko iturrietaraino iritsi baitzitzaigun arazoa, zein izan zen arrakastarako baliatu zuten gakoa: lehortearen ondorioz ezarri zituzten ur murrizketak. Gu hemen, ur faltan, eta gure pantanoetako ura bilbotarrentzat doa leloarekin puztu zuten bozen zakua. Urak dakarrena urak darama, ordea, eta ura itzultzearekin UAkoen sua jaisten hasi zen...

Iparraldean ur edangarriaren erabilera mugatu dute. Erabilera «ez-oinarrizkoa» mugatu, ur falta izateko arriskuari aurre hartzeko. Ur faltaren arriskua ez baita ur faltara mugatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.