Onintza Enbeita.
BIRA

Edadea

2022ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Askotan ikusten dut neure burua besteen hitzetan esplikatuta. Elkartzen zara zu baino jende gazteagoarekin, eta konturatzen zara duela mende laurden zuri egiten zizkizuten gauzak egiten dizkietela. Aktoreak badira, zaharragoek baino gutxiago kobratzen dute, edo lan gehiago egin behar izaten dute denbora gutxiagoan, edo ezer ez balekite bezala tratatzen dituzte. Bertsolariak badira, ez zaie haien lana erabat baloratzen. Gazteak izateko nahikoa egiten dutela esaten da. Irakasleak badira, umeekin gehiago enrollatu behar dutela suposatzen dugu. Eta artistak badira, zaharragoek erakutsi nahi ez duten errebeldia erakutsi behar dute. Beti daukagu zerbait gazteez esateko: ez ditugu beti idealizatzen. Eta guri ere gertatzen zitzaigun: guri ere esaten ziguten hiru edo lau bertso botatzeko, eta, gero, zaharragoek egiten zuten saioa. Edo esaten ziguten nahikoa egiten genuela gazteak izateko, baina, gero, pixka bat heldu ginenean, ezer ez zen nahikoa. Gazteak ginelako orduak eta orduak egiten genuen lana diru gutxiren truke, eta noizbait esan ziguten haiek beste lan egiten genuenean eztabaidatuko genuela.

Eta kezka handia sortzen dit neu ere halakoa izan naitekeela pentsatzeak. Adinaren talaiakez du ia ezertarako balio, eta ez nuke altuerahorretara igo nahi.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.